kirol guneetako bonuak emanen dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko urt. 20a, 08:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, kirol guneetarako bonu banaketa eta PAM jaialdia daude.

Gaur, hazkunde pertsonalaren inguruko zikloa "Onartzen dut, nire burua onartzen dut", Maria Araozen eskutik. Arrosadiako Civivox aretoan izanen da, 19:00etan. Pertsona bakoitzak bi gonbidapen jaso ahalko ditu.

Arratsaldeko19:30ean, Kondestableko civivox aretoan, esku-soinu kontzertua, Iñigo Mikeleizen eskutik, Pamplona Accion Musical zikloaren baitan. Doan.

Herritarrek izena eman dezakete Iruñeko udaltzaingoaren Zuzendaritza Plan berria egiteko. Bost lan talde eginen dituzte, auzoka, izen ematea, urtarrilaren 26tik otsailaren 3. Parte hartzeko, 010 telefonora deitu.

Bihar, ostegunarekin, euskarazko egitarauaren barruan, eta Ateneoarekin elkarlanean, bertsolaritza espektakulua, Planetarioan, Fernando Amezketarraren lanak ardatz. 19:30ean, doan.

Eta txikienentzat, ipuinaren ordua, euskaraz, ostegunean, 18:00etan, Arrosadiako liburutegi publikoan, Patricia Eneritzen eskutik. Lau eta zortzi urte arteko haurrei zuzenduriko saioa. Doan.

Arantza eta Sanduzelaiko kirol guneetarako 2016ko bonuak har daitezke jada. Urtekoak, negukoak eta 30,60 eta 90 egunekoak. Iazko prezioak mantendu dituzte.

Herritarrek izena eman dezakete Iruñeko udaltzaingoaren Zuzendaritza Plan berria egiteko. Bost lan talde eginen dituzte, auzoka, izen ematea, urtarrilaren 26tik otsailaren 3. Parte hartzeko, 010 telefonora deitu.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!