Udaltzaingoa, herritarrek diseinatua

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko urt. 15a, 08:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste,Iruñeko udaltzaingoaren Zuzendaritza Plan berria egiteko bilerak eta Pablo Sarasateren museora bisita gidatuak daude.

Herritarrek izena eman dezakete Iruñeko udaltzaingoaren Zuzendaritza Plan berria egiteko. Bost lan talde eginen dituzte, auzoka, izen ematea, urtarrilaren 26tik otsailaren 3. Parte hartzeko, 010 telefonora deitu.

Gaur, bisitak Pablo Sarasateren Museo gelan, Kondestablen. Udalak hamabi bisita eskainiko ditu urtarriletik martxora. Lehenengoa, gaurkoa. Arratsaldeko sei eta erdietan, euskaraz. Larunbatean, aldiz, gaztelaniaz izanen da, eguerdian. Doan, aldez aurretik izena emanda.

Larunbatean, hiru hitzordu, Civivox aretoetan. Lehenengoa: ipuin kontalaria zabalguneko civivox-ean, lau urtetik gorako haurrentzat. Eguerdian, sarrera, doan, gonbidapena hartuta hamaiketatik aurrera.

Bigarrena, Iturramako civivox aretoan. Eguerdian eta arratsaldeko seietan. Teatro paraisok Nomadak obra taularatuko du, euskaraz. Sarrera, hiru euroan. Civivox-ean bertan zein pamplona.es webgunean eros daiteke.

Azkenengo hitzordua larunbatean izanen da. Magia espektakulua. Euskaraz. Lau urtetik gorako haurrentzat. Ordu magikoan, Hodei magoa ariko da, Jus la Rochako aretoan, arratsaldeko seietan. Sarrera, doan, gonbidapena hartuta.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!