Gaur, asteazkena, konferentzia, San Pedroko Ingurumen Museoan. Arratsaldeko zazpietan. Aralar Permacultura proiektuko fundatzaileak egitasmoa azalduko du. Etxebizitza eta paisaia uztartzen ditu, bizitoki jasangarriagoak lortzeko. Sarrera, doan.
Ingurumen Heziketarako Museoan ere, ostiralera arte, txirrindula eta txirrindula osagaien truke azoka, zabalik. Sarrera, doan, ordutegia: goizez eta arratsaldez. Hamarretatik ordu batak arte eta seietatik zortziak arte.
Arantzadi eta Sanduzelaiko kirolguneetako urteko abonuak, negukoak eta 30, 90 eta 180 egunetakoak jaso daitezke jada. Aurreko urteko prezioak mantendu dituzte.
Txikienek ipuin kontalariarekin hitzordua izanen dute bihar, ostegunarekin. Arrosadiako liburutegian, arratsaldeko seitan. Lau urtetik gorako haurrentzat. Sarrera, doan.
Gazteriaren Etxean, bihar ere, Sabe la noche poema bilduma aurkeztuko dute, Noches poeticas de Bilbao lehiaketako irabazle Teresa Ramosena. Ekitaldia Nafarroako Ateneoak antolatu du. Zazpi eta erdietan izanen da, doan.