Autoekoizpenaren hitzordua

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2016ko urt. 12a, 08:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du. Besteak beste, guraso eskola eta #MartesTIC daude.

Gaur, Jus La Rochako Civivox aretoan, guraso eskolaren saio berria: Blas Campos pedagogo eta familia orientatzailea gaztaroaren eta familia komunikazioaren inguruan mintzatuko da.

Gaur ere, arratsaldeko zazpietan, #MartesTIC, Iturramako Civivox aretoan. Autoekoizpen digitala ardatz. Garazi Albizua arte grafikoetako teknikaria izanen da hizlaria. Sarrera, doan.

Arantzadi eta Sanduzelaiko kirolguneetako urteko abonuak, negukoak eta 30, 90 eta 180 egunetakoak jaso daitezke jada. Aurreko urteko prezioak mantendu dituzte.

Bihar, konferentzia, San Pedroko Ingurumen Museoan. Arratsaldeko zazpietan. Aralar Permacultura proiektuko fundatzaileak egitasmoa azalduko du. Etxebizitza eta paisaia uztartzen ditu, bizitoki jasangarriagoak lortzeko. Sarrera, doan.

Ingurumen Heziketarako Museoan ere, ostiralera arte, txirrindula eta txirrindula osagaien truke azoka, zabalik. Sarrera, doan, ordutegia: goizez eta arratsaldez. Hamarretatik ordu batak arte eta seietatik zortziak arte.

Etzi, txikienek ipuin kontalaria izanen dute. Arrosadiako liburutegian, arratsaldeko seitan. Lau urtetik gorako haurrentzat. Sarrera, doan.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!