Futbolaren lehen ostikadak

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2015ko aza. 26a, 08:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, Sodoma Futbol Taldearen inguruko liburu aurkezpena eta Black Friday daude.

Sodoma Futbol Taldea. Hori da Gazteriaren etxean Carlos Marsa idazleak, Carlos Perez kazetariak eta Luis Sabalza Osasunako presidenteak aurkeztuko duten liburuaren izena. Gaur, arratsaldeko  zazpietan.

Eta arratsaldean ere, Nepalen inguruko mintzaldia, Mendillorriko Civivox aretoan. Erronka: herrialdea berreraikitzea. SOS Himalaya-ko Cristina Climentek eskainiko du. Zazpietan, doan, aurretik gonbidapena hartuta.

Dantza garaikidearen zikloa Dinamo Danzaren emanaldi batekin bukatuko da, gaur. Saioa zortzietan izanen da, eta sarrerak hiru euroan eros daitezke, Iturramako Civivox aretoan bertan edota sarean.

Bihar, Black friday. Auzoetako 170 dendek hartuko dute parte, merkealdiak goizeko hamarretatik arratsaldeko zortzietara.

Eta Ermitagañako eta Zabalgunetako azoketan, zozketa. Merkatuen erruleta martxan dago-eta, eguneko tiket bat dutenentzat.

Bihar ere, Kondestable Civivoxeko Pablo Sarasate museo gelarako, bisita gidatuak. Sei eta erdietan, euskaraz. Doan.

Salgai daude jasa Jabier Muguruzaren kontzerturako sarrerak, Sanduzelaiko Civivox aretoan izanen da. Sarrerak sei euroan eros daitezke, bertan eta udal webgunean, sei euroan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!