Ekonomia zirkularra, pantailan

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, ekonomia zirkularraren inguruko dokumentala eta haurrentzako ipuin kontalaria daude.

Sanduzelaiko Civivox aretoan, asertibitatearen inguruko konferentzia, giza gatazkak konpontzeko erreminten inguruan. Arratsaldeko zazpietan, doan, Jose Luis Vazquez adituaren eskutik, gaztelaniaz.

Abenduaren 4 arte, Txantrea KKE, UDC Rochapea eta Oberena kirol-guneetako urte osoko bonoa eskatu dezakete Iruñean erroldatutakoek. 375 bonu banatuko dituzte. Zozketa, abenduaren 10ean.

Baluarteko leihatilan jaso daitezke doan jada Divinas antzezlanerako sarrerak. Udalak emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren karietara antolatu du emankizuna. Asteartean izanen da espektakulua, gaztelaniaz, zortzietan.

San Pedroko Ingurumen Heziketarako museoan, naturaren inguruko proiekzioa Economía circular. Asteartean, bi saio: hamaika eta erdietan eta sei eta erdietan. Doan.

Eta Ingurumen Heziketarako museoan ere truke merkatua, ostiralera arte, dirurik gabe, arropa, liburuak, dekorazioa eta gailu elektroniko txikiak. Goizeko hamarretatik, ordu batak arte; arratsaldean, seietatik zortziak arte.

Bihar, arratsaldeko seietan, Ipuinaren Ordua San Pedroko liburutegian. Saioa lau urtetik gorako haurrentzat. Animaliak protagonista dituzten ipuinak irakurriko dituzte. Sarrera doan, gonbidapena hartuta.

Eta TIC astearteek aurrera segitzen dute, arratsaldeko zazpietan, Mendillorriko Civivox aretoan. Miren Loinaz programatzaile informatikoak iOS9 sistemaren inguruan mintzatuko da. Doan eta saioa pertsona gorrentzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!