Gaur, Civivox Kondestableko haurren gelan, eskulan tailerra, lau urtetik gorakoentzat. Arratsaldeko bostak eta laurdenetatik, zazpiak eta laurdenetara. Bi euroan.
Ahozkotasunaren jardunaldiek aurrera segitzen dute. Arthur Millerri eskainiko diote saioa, konferentzia baten bidez. Emi Ecayk aukeratu ditu testuak eta hark landuko ditu. Zazpi eta erdietan izanen da. Sarrera, doan.
Zabalik jada Kondestable Civivoxeko familia tailer artistikorako izen ematea. Euskaraz izanen da. Pablo sarasate Museo-gelan, Kondestablen bertan, eguerdian. Doan.
Sanduzelaiko Civivox aretoan, euskarazko ipuin kontalarien saioa, eguerdian, doan. Eñaut Gobera izanen da narratzailea, eta lau eta zortzi urte bitartekoentzat izanen dira ipuinak.
Michael Navarrus kapera errenazentista ariko da bihar Armen aretoan, arratsaldeko zazpi eta erdietan, Nafarroak mundua txundituko du izeneko kontzertuan. XVI. mendean Nafarroako Gortean entzuten zen musika erreproduzituko du. Sarrera, doan.
Abenduaren 4 arte, Txantrea KKE, UDC Rochapea eta Oberena kirol-guneetako urte osoko bonoa eskatu dezakete Iruñean erroldatutakoek. 375 bonu banatuko dituzte. Zozketa, abenduaren 10ean.
Baluarteko leihatilan jaso daitezke doan jada Divinas antzezlanerako sarrerak. Udalak emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako egunaren karietara antolatu du emankizuna. Asteartean izanen da espektakulua, zortzietan.