Millerren obraren ertzak

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2015ko aza. 19a, 08:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, Arthur Millerren lanaren inguruko hitzaldia eta haurrentzako eskulan tailerra.

Gaur, arratsaldeko zazpietan, GREIMeko kide Antonio Aretxabalak eta Paco Valerok Nepaleko lurrikaretan salbamendu taldeek egindako lanaren inguruko hitzaldia eskainiko dute. Mendillorriko Civivox aretoan, sarrera doan.

Gaur bertan ere, ahozkotasunaren jardunaldiek Arthur Millerri eskainiko diote saioa, konferentzia baten bidez. Civivox Kondestablen, hark garatutako gizarte antzerkia izanen da zutabea. Maria Felisa Lopez filologoak emanen du, zazpi eta erdietan. Doan.

Eta irekita dago jada Gazteriaren Etxeko ikastaroetan izena emateko epea. 28 ikastaro eskainiko dira: besteak beste, kirola, dantza, estetika, kultura eta norberaren garapena. Horiez gain, hamahiru informatika ikastaro. Hamalau eta hogeita hamar urte arteko gazteek gazteriaren etxean eman dezakete izena.

Civivox Kondestableko haurren gelan, bihar, eskulan tailerra, lau urtetik gorakoentzat. Arratsaldeko bostak eta laurdenetatik, zazpiak eta laurdenetara. Bi euroan.

Ahozkotasunaren jardunaldiek aurrera segitzen dute. Arthur Millerri eskainiko diote saioa, konferentzia baten bidez. Emi Ecayk aukeratu ditu testuak eta hark landuko ditu. Zazpi eta erdietan izanen da. Sarrera, doan.

Zabalik jada Kondestable Civivoxeko familia tailer artistikorako izen ematea. Euskaraz izanen da. Pablo Sarasate Museo-gelan, Kondestablen bertan, eguerdian. Doan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!