Gaur, guraso eskolak aurrera segituko du. Dibortzioek eta banaketek seme-alabengan duten eraginaz mintzatuko dira. Jus La Rochan, arratsaldeko seietan. Doan.
Eta, gaur ere, txikienek ipuin kontalariekin bi hitzordu dauzkate. Bat: Arratsaldeko seietan, San Pedroko liburutegian, euskaraz. Eta bigarrena: Mendillorriko liburutegian, arratsaldeko seiak eta laurdenetan, gaztelaniaz. Doan. Lau urtetik gorako haurrentzat.
Halaber, gaur, teknologiak hartuko du Civivox aretoa, TIC Astearteak bueltan datoz-eta. Sare sozialak kudeatzeko Hootsuite erremintaz mintzatuko dira. Arratsaldeko zazpietan, doan.
Bihar, Montse zabala ipuin kontalaria, San Pedroko liburutegian. Lau urtetik gorako haurrei zuzenduriko saioa. Doan.
Eta, San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoko iraunkortasun gelan, Pitillaseko urmaelaren inguruko konferentzia. Hegaztien Behatokiko gida Alberto Jimenezek gidatuko du. Arratsaldeko zazpitan, doan. Ludoteka zerbitzua egonen da.
Arratsaldeko zazpietan ere adin nagusiko pertsonen elikaduraz ariko dira, ongi izatearen eta elikadura osasungarriaren zikloaren karietara, Marian Alonso Cortés elikaduran adituaren eskutik. Doan.
La Coja dansa konpainiaren Qualsevol dantza espektakulurako sarrerak, salgai. Obra ostegunean izanen da, Iturramako Civivox aretoan. DanZ. Dantza espazioa zikloaren parte da. Sarrerak, Iturramako Civivox aretoan zein sarean, hiru euroan.