Guraso izaten ere ikasi egiten delako

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2015ko aza. 16a, 08:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, guraso eskolak eta Gazteriaren Etxeko ikastaroak daude.

Gaur, astelehenarekin, udalak lau urtetik gorako haurrentzako dantza tailerra eskainiko du. Milagrosako civivox aretoan, arratsaldeko zazpiak laurden gutxitan. Doan, aldez aurretik izena emanda. Euskaraz.

Eta, gaurtik aurrera ere, Gazteriaren Etxeko ikastaroetan izena emateko epea, zabalik. 28 ikastaro eskainiko dira: besteak beste, kirola, dantza, estetika, kultura eta norberaren garapena. Horiez gain, hamahiru informatika ikastaro. Hamalau eta hogeita hamar urte arteko gazteek gazteriaren etxean eman dezakete izena.

Bihar, guraso eskolak aurrera segituko du. Dibortzioek eta banaketek seme-alabengan duten eraginaz mintzatuko dira. Jus La Rochan, arratsaldeko seietan. Doan.

Eta, bihar ere, txikienek ipuin kontalariekin bi hitzordu dauzkate. Bat: Arratsaldeko seietan, San Pedroko liburutegian, euskaraz. Eta bigarrena: Mendillorriko liburutegian, arratsaldeko seiak eta laurdenetan, gaztelaniaz. Doan. Lau urtetik gorako haurrentzat.

Astearte honetan ere, teknologiak hartuko du Civivox aretoa, TIC Astearteak bueltan datoz-eta. Sare sozialak kudeatzeko Hootsuite erremintaz mintzatuko dira. Arratsaldeko zazpietan, doan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!