Bertsoaroaren azken agurra

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2015ko aza. 12a, 08:00

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, Bertsoaroako azken bertso saioa etaahozkotasunaren inguruko jardunaldiak daude.

Gaur, ipuin kontalariarekin hitzordua dute etxeko txikienek. Arratsaldeko seietan, Milagrosako liburutegian, lau urtetik gorako haurrentzat.

Mendillorriko Civivoxean Nepalen inguruko zikloak aurrera jarraitzen du. Trecking zaleentzako paradisua dela azalduko du Koldo Almandoz alpinistak. Gaur, hitzaldia, arratsaldeko zazpietan, doan.

Eta, gaur ere, Gurutze Plazako institutuan, Bertsoaroa. Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Jon Maia bertsolariekin. Arratsaldeko zortzietan. Sarrera, doan, aldez aurretik gonbidapena hartuta.

Bihar, Pablo Sarasateren museo-gelara bisita antolatu du udalak. Kondestable Civivox aretoan, arratsaldeko sei eta erdietan. Izen ematea, doan.

Eta Kondestable Civivoxean bertan, literatur ahozkotasunaren inguruko jardunaldiak, euskaraz. Koldo Amestoy izanen da narratzailea. Arratsaldeko zazpi eta erdietan, doan.

Larunbatean, Yamagutxiren anaitasunaren 35. urteurrena ospatuko dute. Kondestable Civivox izanen da erdigunea. Goizeko hamarretatik aurrera, zinema, ipuin kontalaria eta Japoniako tearen dastaketa.

Eta Yamagutxiren anaitasunarenospakizunarekin jarraituz, arratsaldean, sumi-e, kendo eta japoniar grabatuaren erakusketa. Bai eta ikus-entzunezko munduaren eta taiko-ren inguruko hitzaldia ere. Arratsaldeko bostetatik aurrera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!