Mikologia, lurpekoa argitara

Erabiltzailearen aurpegia Iruñeko Udala 2015ko aza. 10a, 11:39

Iruñeko Udalak gaurko eta biharko agenda iragarri du: besteak beste, denboraren kudeaketari buruzko hitzaldia eta mikrogastronomiarena daude.

San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoan, Guardianes de la biodiversidad: agricultores ikus-entzunezkoa. Goizeko hamaika eta erdietan eta arratsaldeko sei eta erdietan.

Eta gaur ere, mikologian murgilduz, onddoen eta gizakien arteko erlazioa izanen du Begoña Ojer biologoak ardatz. Kondestable Civivox aretoan izanen da, zazpi eta erdietan, doan.

Gainera, San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoan, azaroaren 20 arte, ziza eta onddoen inguruko erakusketa. Museoa zabalik dagoenean.

Eta sare sozialetan interesa duten horientzat, berriz ere, TC asteartea da. Zazpietan, Jus La Rocha Civivox aretoan, RSS kanalak kudeatzen ikasteko konferentzia eskainiko dute.

Hazkunde pertsonalaren inguruko hitzaldiek aurrera darraite. Bihar, Milagrosako Civivox aretoan, zazpietan, denbora kudeatzearen inguruko konferentzia. Doan, gonbidapena seiak baino lehen eskuratuta.

San Pedroko Ingurumen Heziketarako Museoan, haziak. Bihar, asteazkenarekin, zazpietan, bi adituk haziak bildu, atera eta mantentzeko jarraibideak azalduko dituzte. Gainera, seietatik zortzietara haziak pilatzeko gunea irekiko dute.

Eta Kondestable Civivox aretoan, mikologia zikloak aurrera segitzen du . Bihar, Carlos Ruis de Vergara sukaldariak mikrogastronomiaren inguruko konferentzia emanen du, gaztelaniaz: Landa, mahaian. Doan.

Umeek, aldiz, ipuin kontalariarekin dute hitzordua. Bihar ere, arratsaldeko bost eta erdietan, San Frantzisko liburutegian, beste saio bat. Lau urtetik gorako haurrentzat. Doan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!