Gaurko argazki bitxia kokatuta dago Gipuzkoan; edo, bestela esanda, itsasaldeko Nafarroan. Protagonistak dira metalgintzako hiru sindikatu eta patronala. Hamar urte gabe egon ondoren, sektoreko lan hitzarmena sinatu dute, eta pozik daude.
Patronalak ohar bidez esan du pozik dagoela, zarata handirik atera gabe. Oso pozik agertu da ELA sindikatua, sektoreko handiena, ia beste guztiak adina badena. Akordioa historikoa dela esan dute, lorpen handiak jasotzen dituela. LABek ontzat eman du akordioa, baina ez du txaplegurik bota. Gehiago lortu omen zitekeen, ELA goizegi makurtu izan ez balitz. Antzera Comisiones ere, sindikatu nagusiarekin kritiko. Azkenik, UGT aurka eta haserre. Ez dute ulertzen beste sindikatuek nola amore eman dioten halako eskaintza eskasari.
Ariketa katxondoa dirudi, baina guztiz erreala da. Mundua aldrebes, alegia.