Nafarrak Euskadi saridun

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2020ko urr. 8a, 12:45

Argazkian Karmele Jaio, Iñigo Astiz eta Miren Asiain, Eusko Jaurlaritzako kultura arduradunekin. Euskadi literatura sari bana irabazi dutela jakin genuen atzo, euskarazkoak eta ilustrazioa. Jaiorena udaberriko konfinamenduan irakurri nuen, gustu handiz. Beste biak orain ezagutuko ditut, sariari esker. 

Irrati honetako digitalean lerroburuak nabarmentzen zuen bi nafar zeudela Euskadi sarituen artean. Eta gustatu zitzaidan nafar eta Euskadi aspaldiko bikote harremanaren enegarren aldaera hau. 

Setentaisietean Nafarroa Euskadi da oihukatuz elkartu ginen Arazurin milaka lagun, borondaterik onenarekin kalte luzea eraginez Euskal Herriaren kausari. Aurrerago, esaldiari buelta eman eta Euskadi Nafarroa da aldarrikatu genuen, Nabarralderen ohiartzunak airean. Geroago etorri zen esparru eta erritmo berezituen nolabaiteko onarpena; eta orain, behin Iparraldeko elkargoa sortuta, normaltasunez erabiltzen dugu hiru esparru administratiboen formula, zazpiak bat zaharkituaren ordez; beti ere; Euskal Herria esan gabe Euskal Herria aipatzeko.

Halako behelaino artean, argi izpi bat jartzen du bi nafarrek Euskadi saria irabazteak. Natural egin, eta natural hartzen delako.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!