Azken afaria lizentziarik gabe

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2015ko eka. 8a, 11:38

Argazkian Katakrak-eko areto nagusia, joan den ostiral iluntzean. Euskalerria irratiaren urteko afaria kolaboratzaileekin. Berriro ere aretoan jende asko, eta jende esanguratsua.
Martxoaren hasieran bezalaxe. Orduan kontatu nuen han zeudela maiatzaren 25etik aurrera bestelako Nafarroa eraiki zezaketeen pertsona gehienak. Euskalerria irratiaren agerkari berria aurkeztu zen eta nire inpresioa izan zen une ezin hobean zetorrela, historian eragiteko tresna izango zela.
Ba, hiru hilabete geroago historia egiten ari da nafar gizartea, eta aldaketaren zurrunbiloan eragile garrantzistu izaten ari da Euskalerria irratia, bere agerkari digital berria lagun.
Ekaineko ostiral honetan berriro energia handia sumatu dut Katakrak-en, eta itxaropen sendoa. Aldaketa azkarra baino aldaketa luzea hobesten dute guztiek, eta zailtasunen gainetik akordioa nahi. Datorren larunbatean jarriko da lehen harria, udalean, eta besteak ondoren.
‘Azken afaria lizentziarik gabe’ zioen irudian kristo bujandatuak eta denok egintzat eman genuen. Irratiak merezi duelako, dudarik gabe. Baina baita irrati sendoago batek are gehiago eta hobeto eragingo duelako Nafarroaren historia berrian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!