Troiako zaldia

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2015ko eka. 1a, 13:11

Egunotan Nafarroako Gobernu berriaren eraketaren kontura maiz errepikatzen ari den Troyako zaldiaren irudiari heldu dio Irizarrek.

Argazkian egurrezko zaldi handi bat Iruñeko Gaztelu plazan. Hain da handia posible litzakeela bere barruan ezkutatuta egotea jende mordo bat.
Eta juxtu hori antzeman nahian dabiltza inguruan hainbat lagun. Batek uste du zaldi barruan daudela txibitianoak, gobernuaren atea zabaltzen denean bertan sartu eta hura suntsitzeko; besteak uste du ahalguztidunak daudela morez jantzita, baina irtetean benetan ariko direla bildularien alde; hirugarren batek dio barzinianoen leherkari erraldoi bat dela eta, dena galdu dutenez, prest daudela Nafarroa osoa zartarazteko.
Bistan da zilegiak direla urduritasuna eta susmoa, Nafarroan ez baigaude ohituta iraulketa politikoetara eta agintari zintzoetara. Baina nik nahiago dut pentsatzea askoren ahotan dabilen zaldia holograma bat besterik ez dela, edo gehienez ere egitura huts bat laster lorez estaliko dutena, Bilboko txakur sonatuaren antzera. Eta zaldi loratua bihurtuko dela nafar udaberri koloretsuaren ikur.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!