Euskaldunoi esker onez

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2015ko mai. 18a, 12:07

 Argazkian Robert Grenier arkeologoa, Kanadako itsasoan San Juan baleuntzi hondoratua aurkitu eta ikertu zuen gizona. Irungo Ficoban aritu zen joan den ostiralean, Atlantiar kongresuan, lan horren gaineko bere analisia eskaintzen.
Hizlariak behin eta berriz goratu gintuen euskaldunak, berak ikertutako aztarnetan ekarpen harrigarriak aurkitu zituelako. Mundu mailako teknologiarik aurreratuenaz omen zegoen egina baleuntzia eta baita honen azpian aurkitu zuten txalupa ere. Kanpoan diguten miresmena hainbestekoa da, Unesco erakundeak hartua daukala San Juanaren marrazkia mundu osoko urpeko ondarearen ikur bezala.
“Merci les basques” amaitu zuen Grenier jaunak bere hitzaldia, “eskerrikasko euskaldunoi”. Eta ni, noski, hunkitu egin nintzen. Areago hitzaldiaren ondoren bere hitzak eskertu nizkionean esan zidanarekin: “Ez, eskerrak zuei. Gauza apartekoak egin dituzue euskaldunek. Sarri ezkutatu egin dira, baina munduak asko dauka zuei eskertzeko”.
Ba hori. Animo!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!