Lucio

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2015ko mai. 4a, 12:10

Argazkian Lucio Urtubia kaskantearra, txapela jantzita ezker aldera eta irribarre bihurria ere ezker aldera. Kazetari ospetsua joan zaio galdezka, eta berak umil plantan hartu du, bestearen ospea goraipatuz.
Baina elkarrizketan aurrera Lucio bera agertu da handi, sendo, erreboltari, ausart. Ez du erantzunetan zalantza erdirik ere erakutsi: ahaltsuak dira etsaia, legea haien mesede dago, lapurrari lapurtzea zilegi bakarrik ez, egin beharrekoa da...
Aitor Arregiren dokumental bikainean ezagutu nituen Lucio eta bere peripezia ezagunena Cytibank-en bidai-txekeekin. Faltsutze itzela antolatu zuten bankuari dirua kendu eta hainbat borroketan erabiltzeko. Eta amaieran libre geratu ziren eta dirudun, indar posizioan negoziatu ondoren.
Oso gutxitan irabazten zaio borroka zuzena sistemari. Eta seguruenik ezingo litzateke errepikatu Lucioren arrakasta. Baina atzo bere azalpenak entzutean, niri ere marraztu zitzaidan aurpegian irribarre bihurri bat, ezker aldera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!