Euskal zibilizazioa

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2015ko api. 20a, 12:56

Argazkian Jauregizarrea dorretxe ikusgarria, Baztango Arraioz herrian. Dorretxean talde bat aritu da lanean larunbat honetan, Jauzarrearen lagunak elkartearen zuzendaritza. Atlantiar kongresu sortaren amaiera izango da maiatzaren 15ean Irunen eta azken kontuak lotzen jardun dute.

Atlantiar lau kongresuak lau urtez burutu dira eta helburua izan da nazioarteko aditu goi mailakoak Euskal Herrian biltzea, haiek gure historiaz dakitena guk ezagutzeko, eta gu gaur garena haiek ezagutu dezaten. Eta lortu da adituak elkarlanean jartzea, gutaz duten jakinduria elkar trukatzen. Eta maiatzeko kongresuan adieraziko dute zantzu askoren arabera badela euskal zibilizazio bat, duela 45.000 urtetik hona, eragin oso zabala izan duena Atlantikoaren bi aldeetan.

Hainbeste iseka egin digute Rh-aren kontura lotsatu ere egiten garela historiarekin. Baina bada hor gure autoestimu hauskorra sendotzeko moduko pasarte ugari. Horrez gain, euskararen balio historikoa erakutsita nazioarteko babesa eta prestigioa lortuko balitzaio, hori ere mesedegarri litzateke hizkuntzaren etorkizunerako. Horregatik nengoen larunbateko bileran, Jauregizarrea dorretxe ikusgarrian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!