Bizikidetzarako agora

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2015ko api. 13a, 12:15

Argazkian berrehun bat lagun arrosa koloreko kamiseta jantzita Bilboko Euskaldunan. Gure Esku Dago gizarte dinamikak bere aurtengo ekimena aurkeztu zuen larunbatean.
Iaz elkarri eskua ematea proposatu ziguten, giza kate erraldoia osatzea Durango eta Iruñea artean. Baita lortu ere. Eta ezberdin pentsatzen dutenak ordu erdiz elkarri eskua emanda egotea, urrats garrantzitsua izan zen. Aurten lotura iraunkorragoa lortu nahi da, borondateak jostea da helburua. Herritar bakoitzak bere borondatea oihal batean idatziko du eta oihal hori josiko da beste hainbatekin, ohial amaiezina osatu arte. Eta oihal horrekin hautetsontzi erraldoiak eraikiko dira euskal bost hiriburutan, erabakitzeko eskubidea irudikatzeko.
Bitxia: Iruñeko hautetsontzia zezen plazan eraikiko da. Eta badakit anatema dela zezenik gabeko Iruñea aipatu ere egitea. Baina noizbat gertatuko balitz, ez zait iruditzen hau aurrekari txarra. Imajinatu zezen plazak birziklatzeko orduan bilakatzen ditugula bizikidetza lantzeko agora biribil irekiak. Ederra litzateke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!