Argazkian Xilabako mapa politikoa atzoko hauteskundeen ondoren. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenafarroako kantonamenduak berritu dituzte, eta aipagarria izan da bertako euskal alderdi nagusiaren jauzia. Kantonamendu batean irabazi egin du eta lehiatu den besteetan bozka asko jaso ditu. Dirudienez, bisagra izatetik alternatiba izatera igaro da oraingo honetan.
Argazkiko kantonamendu gehienak urdinak dira –eskuina irabazle- eta apur batzuk gorriak –sozialistak nagusi-. Dena den, kolore guztietako hautetsiek bultzatzen dute euskal lurralde elkargoa, eta Pariseko gobernuak egina du proposamen apal bat, apala delako bide egin lezakeena.
Eta Xilaba juridikoki eratzen bada, eta Nafarroa Garaian aldaketa gauzatzen, ez legoke oso urrun aukera EAErekin batera Euskal Herri osoa hartuko lukeen euroeskualde bat osatzeko, eta sareak josten hasteko hezkuntzan, azpiegituretan edota kulturan. Nik eskura ikusten dut.