Hutsune bat

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Irizar 2015ko mar. 16a, 12:04

Argazkian hutsune bat, kendu den pertsona baten soslaia. Ilajearen forma aski ezaguna egin da aspalditxoan Nafarroan, eta belarrien barren parean tente kanporantz egiten duen melenatxoak salatzen du Yolanda Barcinari dagokiola argazkiko hutsunea.
Hain zuzen horixe da asteburuko albistea: Barcina ez dela hautagai ere izango foru hauteskundeetan. Zalaparta ondo xelebrea ibili du azken egunotan bere ordezko Esparzarekin, zerrenda kide izatea proposatuta. Zer nahi ote zuen Barcinak, Esparza indartu ala zaindu? Eta galdera guztien ama: Barcinak zer egingo ziokeen UPNri, botoak eman ala kendu?
Aspaldian ikusi nuen Iruñeko taberna batean ‘peste barcina’ zioen ohartxoa. Gerora ulertu dut izurritearen dimentsioa, eta gaur argi daukat: nafar politikaren hamarkada bat goitik behera markatu du bere estiloarekin Yolandak. Unionismo interesatuaren ikur bihurtu da, lotsagabe eta populista. Ezer ez da berdin izango bera gabe.
Madrilera joango omen da diputatu. Han bego luzaro.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!