Argazkian Katakrak-eko areto nagusia, joan den ostiral iluntzean. Iruñerriko euskaldunen agerkaria aurkezten Euskalerria irratia, Euskaltzaleen Topagunea eta TOKIKOM, lankidetzan. Horregatik bakarrik egon nintekeen oso-oso pozik.
Baina aretoan jende asko zegoen, eta jende esanguratsua. Esango nuke han zeudela maiatzaren 25etik aurrera bestelako Nafarroa eraiki dezaketen pertsona gehienak. Kolore asko eta ordezkaritza gorenak.
Eta han zeudenak ilusioz beteta ikusi nituen agerkari berriarekin. Norabide biko komunikabideak egiteko sortu zen tresna eta bertute hau Iruñerrian egingo da nabarmen, inon izatekotan. Hain zuzen baldintza egokienak bertan daudelako.
Energia handia sumatu nuen ostiralean eta hori irrati honen meritua da. Komunitate bikaina zeukan sortua, agerkariak azaleratu eta aktibatu duena. Honenbestez, historian eragiteko moduan zaudete. Biba zuek!