Atzo Katakrak-en izan nintzen eta energia handia sumatu nuen bertan. Agerkaria oso potentea da eta argi erakusten du Euskalerria irratiak inguruan bildu duen komunitatea. Hain zuzen agerkariak euskaltzaleen komunitate hori azaleratu egin du eta orain are zabalagoa eta aktiboagoa izatea lor lezake. Oso garrantzitsua litzateke hori Nafarroak bizi duen une gorian. Horregatik, zorionak eta animo!