Barkatuko didazue, baina oraindik ikusi ez dudan argazki bat dakarkizuet. Zazpi urte eta erdiz ukatu diguten erretrato bat aterako zaio, izan ere, urriaren 29ko honi, Europako Batasun osoan kartzelan zegoen egunkari zuzendari bakarrari, EGINeko Javier Salutregiri.
Ikusi gabe bada ere, huts egiteko beldurrik gabe esan dezaket inork gutxik erakutsiko duela argazki hori hemendik kanpo. Espainiako bakarren batek zabaltzen badu, albiste deigarria irudituko zait. Marka da gero: Espainian errazagoa da Venezuelarako adierazpen askatasuna eskatzea Espainia bertako zentsura eta 'omerta' agerikoa pitzatzea baino.
Oroz gain, monarkia parlamentario bananero baten argazkia ikusiko dugu gaur. Hamaika milagarrena.
Ongi etorri, Salu.