Erantzukizuna

“Hitlerrek ez zituen juduak deuseztatu nahi; kanporatu egin nahi zituen”. Israelgo lehen ministroaren hitzak dira. Sionisten munduko kongresuan. Beste edozeinek toki berean halakoak esan izan balitu, bertan egurtuko zuketen. Gutxienez. Netanyahuk bota ditu, baina. Zertarako, eta Holokaustoaren benetako erantzukizuna musulman batena, Jerusalemgo muftiarena dela esateko. Gezurra da, jakina, baina nahikoa aitzakia ere bada Sionen, antza, palestinar ehiza justifikatzeko. Horixe du lurralde prometituak: dena libre izatea. Baita datu objektiboak desitxuratu eta gorrotoari haize emateak ere. Hitlerrek bazekien zerbait horretaz; Netanyahuk badaki zein ondorio ekar ditzakeen. Hari bost, ordea. Baita haren nazioarteko babesleei ere. Hori bai: zuk eta nik boikota egin behar zaiela esaten badugu, nazitzat joko gaituzte. Eta ez gara izango.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!