Kazoaren teoria

Cow boy tabernako ateak atzera-aurrera; aire zikina denean; maltzurrak barre txiki okerra ageri du aurpegian.
Telefonoak izorratzen digu gidoia. Telefonorik ez zen XIX. mendeko Far West hartan, izan ere. XXI. mendeko Farre Ez honetan bai.
Yolanda Barcinak telegrama jaso duela esango dugu beraz; Zaldi Eroa handiak marraztua dauka jada paper zintetan.
Eta zuekin hitz egiteko erabiltzen ari naizen haria Telefonicarena da.
Gure dei galdu bakoitzeko, tximeleta saldo bat hegaldatzen da presidente ohiaren sakelean. Izen-abizenak gogoan ez ditugun beste hamaikarenean ere bai.
Kaosaren teoria deitzen diote batzuek. Kazoarena da berez.
Eta makina horren bateria ez da oraingoz gastatzen.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!