Tokitan

Erabiltzailearen aurpegia Amagoia Gurrutxaga Uranga 2015ko ira. 24a, 12:28

“Bakea gertu dago”. Duela ordu gutxi esan ditu hitzok Juan Manuel Santosek. Justizia trantsizionalaz FARCekin lortu duen akordioa aurkeztu du segidan; eta gerrillako buruzagi Timochenko-ri eskua eman.

Aspaldiko kantu baten hitzak moldatuz: “Iñaki, zein urrun dagoen Kolonbia”. ETAren desarmatzeaz arduratzen omen zirenak atxilotu berri dituzte, izan ere, ETAren lehendabiziko biktimaren abizenarekin izendatutako Polizia operazio batean. Egun berean debekatu dute Iruñean Txikiren eta Otaegiren igandeko omenaldia, ETAren biktimen izenean. Ez omen da paradoxa. Francoren garaian bezalaxe, diktaduraren aurkako ekintzaileak terroristak dira egungo Espainian. Desarmatze prozesua trabatzeari “amaierarako urrats” deitzen zaio.

Tokitan dago Kolonbia, bai.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!