Bizirik

Tabako fabrika kulturgune. Donostian. Pottors ta Klito taldea inaugurazio kontzertua ematen. Eta purua errez ez, kortxo fabrika baten, herri kulturaren aldeko pankarta erakutsiz bukatu zuten emanaldia musikariok.

Tabakaleratik Kortxoeneara bada tartea, izan ere. Datu objektibo bat: lehenengoaren inauguraziora joan diren agintariek bigarrengoaren eraiste kontrolatua bedeinkatuko dizute.

Eta Anariren kontzertua Kortxoenean, atzo gauean. “Imajinatzen al duzue azken kantuan bi lagun oholtzara igo eta Tabakalera bizirik pankarta erakutsi izan balute?”, esan zuen lagunak emanaldi amaieran, gaztetxe atarian.
Ez genuen imajinatzen, ez.

Kultur patronatuetako buruak edo ametsen fabriketako kulturgile anonimoak goratzea, norbere esku dago aukeratzea. Eta hori ere kulturaren emaitza da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!