Harizko herri hau

Badakit galtzen barrenak hartzen, esku-trapuak brodatzen, vainica doble, punto-cruz, pespunte... egiten. Eskolan erakutsi zidaten, neskei zegozkien lanetako bat horixe zelako nire gaztetxotako mundu hartan. Josteari fobia hartu nion orduan.

Haria eta jostorratza eskuan aterako dit argazkia lagunak igandean. Erabakitze eskubidearen korapiloa askatzeko beste puntada bat eman nahiez. Gainditu dut guraizeekiko fobia. Gure Esku Dagorekiko filiari esker. Eta hau ez da neskentzako ikasgaia bakarrik, jakina, eskuak dituen guztientzakoa baizik. Nahi adina jostorratz bada harizko herri honetan. Ezin bestela izan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!