Maletak

Gaur astebete, 8 urteko haur bat aurkitu zuten Espainiako mugazainek maleta batean, Afrika iparraldeko kolonietan. Boli Kostatik zetorren umea; Kanarietan dauzkan gurasoek jaso behar zuten. Atxilotze agindua besterik ez zitzaien iritsi, ordea. Atzerritarren eskubideen legea urratzea leporatu zieten, nortzuri eta atzerritar eta pobre direlako semea Europara ekartzea ukatu dietenei.

20.000 etorkini asilo eskubidea onartzeko eta dozenaka mila preso hartzeko prest dagoela esan zuen atzo Europak... maletak bete xenofobia eta zinismo.

Bien bitartean, maletako mutikoak eta bere aitak preso segitzen dute.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!