Barañainen ere antzeko prozesu bat sortu da, izan ere, Udala eta Jai Batzordearen eskutik, martxoan izan zen Barañaingo jaiak prestatzeko lehendabiziko bilera, eta bertara, bizilagun eta talde eragile asko agertu ziren. Gogoratu zenez, “Jaiak garrantzitsuak dira, sektore guztientzat antolatzen dira eta garai batean existitzen zen prozesu parte hartzailea errekuperatu nahi dugu”.
Zentzu honetan, oso nabaria da jai eredu berri bat sortu nahi dela testuinguru desberdinetan; auzo edo herri mailatik hasita, San Ferminak edo jai handiagoetara zabalduz, hauetan guztietan balore konkretu batzuetan oinarritutako jaiak bermatzeko.
Hegoak Elkartearen iritziz, oso garrantzitsuak dira auzoetako zein herriko jaiak, izan ere, bizilagunek jaien prestaketa prozesua lantzen duten heinean, bereganatzen dituzte jaiaren filosofia eta baita jaia bera ere, jaiaren kontsumitzaile izan beharrean jaiaren parte hartzaile bilakatuz modu eraginkor batean, hortaz, lantzen diren baloreak bereganatzen dituzte eta inplikazioa zabaltzen da herritarren artean, jai askoz ere parekideagoak lortuz eta jaien gozamena bermatuz herritarren artean.
Hain zuzen ere, aisialdiaren fenomenoak azken urteotan gorakada nabarmena izan du, batez ere denbora libre gehiago dugulako. Horrela izanik, gozamena gure kulturan atxikita dugun faktore bat da eta sozializazioarekin lotuta dago, besteekin erlazioak sortzearekin, etab. hortaz, oso elementu garrantzitsua bihurtu da gure osasun psikologiko edo emozionalarentzat.
Herriko jaiak ere, gazteek parte hartzen duten testuinguruetako bat izaten dira, eta azaleko begirada batekin esan dezakegu, batzuetan festaren kultura eta bereziki gazteei zuzendutakoa, gaueko aisialdiko espazioetan ematen dela eta musikazko jarduerekin lotuta dagola, drogen kontsumoarekin erlazionatuta egon daitekeenez.
Zentzu honetan dihardu Hegoak Elkarteak Nafarroako herriko festetan esku hartuz, urtez urte, hau da, drogekin erlazionatutako Arriskuak Murrizteko Estrategia habia puntu izanik, Kontsumo Arduratsuaren lemapean.
Kontsumo arduratsuak zenbait elementu nagusi hartzen ditu hizpide; jaiak substantzien kontsumoarekin erlazionatuta egonik, testuingurua izango da faktore nagusietako bat izan ere bertan ematen diren erlazioak izango dira jaien ondorioetan zerikusia dutenak; bigarrenik, substantzia bera izango litzateke berezitasun eta adulteratzaileekin; eta faktore garrantzitsuena da kontsumitzea erabaki duen pertsona bera, bere ezaugarriak, momentuko egoera, kontsumitzeko arrazoia eta norberak hartzen dituen erabaki propioak.
Honenbestez, Hegoak Elkarteak oso argi du baloreak sustatzen diren jaietan esku hartzea oso positiboa izan daitekeela festetan parte hartzen duten pertsonekin, eta baita soilik festaz gozatzen dutenekin ere. Izan ere, herriko jaietan aisialdirako baliabide ugari eskaintzen dira, eta honenbestez, jaiak herriak berak sortzen dituenean, errealitateari egokitzen zaio eta herritarren interesetan oinarritutako baliabideak eskaintzen ditu.
Hegoak-ek urte asko darama Barañaingo jaietan esku hartuz. Herriko festetako errealitateari gerturatzen zaio, errealitate honetan oinarritutako esku-hartzea burutzen du drogen kontsumoa ematen den testuinguruan bertan, fenomeno honekin lotutako arriskuak murrizteko.
Hegoak Elkartea oso pozik dago aurten ematen ari den jai ereduari buruzko hausnarketa prozesuarekin, izan ere herri mugimendutik sortzen ari den ekimen honek onura asko ekarriko dituela ziur dago; jai herrikoiak, parekideak, euskaldunak eta parte hartzaileagoak sortzen ari dira eta balore hauexek berak izan daitezke jaietan ematen diren arriskuak murrizteko abiapuntu nagusietako batzuk.
Hortaz, ziur gaude nahiz Barañaingo jaietan zein Iruñerriko auzotan eta baita San Ferminetan ere, edo beste jai-giro testuingurutan ere, jaien ereduari buruzko hausnarketa prozesuak sortzen badira, denon artean modu arduratsuago batean gozatuko dugula gure jaiekin.
Dirudienez, azken urteotan izan ditugun jaietan sortu diren ekimen desberdinen eskutik ematen ari da hausnarketa prozesu hau eratzeko beharra. Orain gainera, Iruñerriko auzoko zein herri desberdinetako jaiak etortzear direla, Barañain kasu, auzo eta herrietan ematen ari da jaien ereduari buruzko gogoeta, eta ez bakarrik auzo edo herri mailan, baizik eta San Ferminei begira ere.