Hegoak Elkarteko Gurasoentzako tailerra, zertan datza?
Drogen inguruan lasaitasunez hitz egiten ikasteko espazio bat da, bertan, teknikari baten esku-hartzeaz, gurasoek drogen inguruan hitz egiteari beldurra galtzea bilatzen da, irudimen okerrak lantzen diren bitartean.
Aldi berean bilatzen dena da, parte-hartzaileek hausnarketa egitea droga kontsumoaren inguruko jokaeren inguruan, ideia berriak sortuz edota aurretik izandako ideia eragingarriak berreskuratzen.
Zer dela eta Gurasoentzako tailerra?
Garapenaren Teoriaren esanetan, familien oinarrizko gakoa da seme-alabak osasuntsu heztea, handitzen diren heinean laguntza eskainiz, honela, nerabezaroan sor daitezkeen arazoak saihestu ahal izateko.
Gure gizarteak erritmo azkarra du eta edozein motatako kontsumoari bideratutakoa, ez bakarrik drogei dagokionean, hortaz, badirudi zentzu honetan gurasoen rol garrantzitsua zein den ahaztu egiten dugula askotan.
Nerabezaroaren ezaugarrietako bat da hazkunde fisikoa eta garapen psikologikoa, eta haurtzaroa eta heldutasunaren artean kokatzen den giza garapenaren fasean dago. Fenomeno hau prozesu bat da eta eragin handia du gazteengan, izan ere aldaketa handiko garaia izaten da eta hauek ulertu beharko ditugu bai modu biologiko, kultural zein sozialean.
Nerabeen portaeran sozializaziorako agenteek garrantzi handia izaten dute: taldeak, familiak eta Ikastetxeko erreferentziek alegia, izan ere, hauen eraginaren arabera zehaztuko dira bizitza-irakaspenak.
Honetaz gain, badira beste zenbait faktore sozializazio-prozesuaren azken emaitza ere izan dezaketenak; hala nola nerabeen nortasunaren garapenean eta baliabideak eskuratzea, besteak beste auto-kontrola eta gizarte kontrola, zein testu-inguru batean jardutea eta beraz, besteen pentsamenduari buruzko desberdintasunen onarpenak etab.
Beraz, zertan oinarritu beharko gara?
Jakina da nerabeek adiskide taldea dutela erreferentzia nagusia hau baita nerabezaroaren garapenaren ezaugarri nagusietako bat baina horrek ez du esan nahi gurasoek ez dutela inolako eraginik gazteen hezkuntzan.
Hau horrela izanik, familia giro positiboan garatzea (adibidez; familia loturak, gurasoen arreta eta komunikazioa, eta bereziki baloreen komunikazioa) gazteriaren garapenerako oso onuragarria izan daitezke.
Nire semeak edo alabak porroak erretzen ditu!
Honelako egoerek kezka handia suposatzen digute izan ere alde batetik drogen mundua ez da ongi ulertzen eta bigarrenik honelako egoerei aurre egiteko hezkuntza egokia ematen ari garen galdetzen diogu geure buruari.
Zer egin dezakegu honen aurrean?
Hegoak elkartean ikusi dugunez, gazteak gehienetan arduratsuak izaten dira, ez dira zer egiten ari diren ez dakiten “izaki arrarotan” bilakatzen nerabezarora heltzen direnean. Orokorrean, arduratsuak izateko hezkuntza eman zaien familietan, seme-alabak arduratsuak izaten dira drogekin ere bai.
Geure ustetan, nerabeek izaten ikasi behar dute gizartean ematen diren zenbait konturekin kritikoak izaten, honela askatasuna izan dezaten gauzak aztertzeko eta hausnartzeko, beraien aukeraketak egin eta asmatu edo erratzeko, izan ere, gurasoek ere zenbaitetan asmatzen dugu eta besteetan ez.
Honenbestez, Hegoak Elkartean ematen den Gurasoentzako Tailerran, gazteek dituzten jarreren inguruan hausnarrarazten da eta aldi berean gurasoek dituzten kezka eta hezteko estrategietan sakontzea egiten da, bakoitzak geure erabakiak hartzeko baliabide gehiago izan dezagun.