Urte berrirako asmo onen zerrenda

Erabiltzailearen aurpegia hegoak 2016ko urt. 12a, 17:27
Urtarrilean hasten gara agenda berria erabiltzen. Lehenengo asteetan, bertan txukun idazten saiatzen gara, urte berriari begira, erabaki batzuk hartzen ditugu eta asmo edo intentzio onen zerrenda egiten dugu.

Hegoak Elkartean antzeko zerbait gertatzen da, agenda berria estreinatzen dute, eta argi dituzte zeintzuk diren mantendu nahi dituzten gauzak, haien intentzio onak alegia eta argi ere bai urte berriari begira lortu nahi dituzten helburuak ere.

Hegoak Elkartearen esanetan, pertsona bakoitzak bere jokamoldea du, norberak bere izaera, erlazionatzeko modua eta inguruan duen mundua ulertzeko modua, pertsona bakoitzak bere bizimodua du hortaz, eta ulergarria denez, jende oro saiatzen da bere bizimodua ahalik eta hobekien egiten…

Zoriontsuak izaten saiatzen gara. Eta zoriontasun hori, bakoitzak bere modura bilatzen eta aurkitzen du, horretarako bakoitzak bere aburuz jokatzen du eta jokamolde horien artean “drogen” erabilera ere dago.

Drogak izatez, objektuak dira, eta guk geuk erabakitzen dugu erabili edo ez, neurri batzuetan edo bestetan, momentu batean edo bestean, maiztasun desberdinekin…

Hegoak Elkartearen kezka nagusia da hauekin egiten den erabilera, izan ere, neurri batzuetan edo besteetan, kaltegarriak izan daitezke, nahiz eta Hegoaken ikuspuntutik, erabilera arduratsua eginez, hau da “erabilera ziurra”, arazo asko ekidin daitezke.

Hegoak Elkarteak errespetua dio ongizatea eskuratzeko kanpoko agenteak erabiltzen ez dituen pertsonari, eta aldi berean ere, kanpoko agenteak erabiltzen duenari ere, saiatzen baita informazio zabala eskaintzen eta gomendioak ematen “drogekin arazoak ekiditeko” eta erabakiak hartzeko gaitasunak lantzeko, izan ere modu honetan, drogen kontsumoari lotutako arriskuak murriztu daitezke, norberak bere autonomia garatzeko gaitasunak landu daitezke horrela bakoitzak bere baitan dituen arazoak lantzeko eta eskubideak defendatzeko, aldi berean gizartean modu aktibo batean parte-hartzeko eta horrela gizartearen garapena sustatzeko.

Bestalde, kontsumoaren normalizazioa ere landu nahi du Hegoak Elkarteak, drogak dauden mundu honetan elkar bizitzeko eta drogekin izan daitezken erlazioak baldintzatzen dituzten faktoreen arteko oreka bilatzeko, hau da, drogekin arazorik gabe bizitzen ikasteko.

Hau guztia kontutan izanda, hauexek dira Hegoak Elkarteak bere agendan proposatutako asmoak. Aurtengo proposamenean, jarduera ezberdinak eginen dira, helburu hauek guztiak betetzeko, aurreko urtean jarraitutako ildotik. Izan ere, Elkarteak Drogekin erlazionatutako Arazoen Prebentzioan garatzen duen Metodologia, orain arte baliogarria izan da, urtez urte berrikuntzak gehitzen dizkiote dugun errealitateari egokitzezko.

Hortaz, Hegoak Elkarteak mantendu nahi du orain arte egindako lana eta ildo beretik; Arriskuak Murrizteko Metodologia garatuz, jarduera parte-hartzaileen bitartez, gazteriarekin hausnartze prozesuak landuz.

Horretarako 2016. Urtean, jarraituko dute ikastetxeetan hitzaldiak egiten, baita etxabeetan ere, jaietara joaten substantzien analisia bertan egiteko, eta nola ez, Hegoak Elkartean bertan, hau da, Barañaingo egoitzan jendearen betebeharrei erantzuna emanez, etab. luze bat.

Hortaz gain, nahiz eta orain arte murrizketen ondorioz zailtasun nabariak izan, berriz ere kalean da Hegoak Aldizkaria Barañaingo hainbat tabernatan eskuragarri! Bertan drogekin erlazionatutako hainbat gaiei buruzko informazioa aurkituko duzu!

Hortaz, Hegoaken 2016. Urteko helburuen artean, Drogen inguruko hausnarketa lau haizetara bultzatzea dute, eta zehazki Barañaingo bizilagunen ingurura zabaltzea, hartara elkarren artean fenomeno honen inguruko ikuspuntuak eztabaidatzeko eta denon artean hausnarketa egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!