Drogen inguruan informazio desberdina aurki dezakegu komunikabide sareetan, hau horrela izanda, askotan mezu alarmistak zabaltzen dira eta zenbaitetan zabaltzen den informazioa ez da guztiz benetakoa izaten.
Ikara edo beldurra sortzen duen informazioa zabaltzea pertsona batzuentzat baliogarria izan daiteke, baina gehienetan ez da gure gizartearen errealitatearen erakuslea, askotan informazio hori alderatzen baitugu substantzia ezagutu dezakeen norbaitekin eta orduan konturatzen gara, ez dela esan diguten bezalakoa. Hau horrela izanda, beldur hori beste zerbaitetan bihurtzen da, substantzia horrekiko arduragabetasunean adibidez.
Jakina denez, mundua pertsona desberdinez osatuta dago, eta desberdinak izanda, gauzek ez digute modu berean eragiten. Gauza bera gertatzen da drogekin, izan ere, pertsona bakoitzaren ezaugarrien arabera, bere ingurumena eta substantziaren arabera, gure kontsumoan oreka edo desorekazko erlazioak izango ditugu.
Hortaz, arriskuen murrizketa ardatz duten elkarteek, Hegoak kasu, apustu egiten dute mezu zehatzak helarazteko, informazio objektiboa eskaintzeaz gain heziketa prozesuak abian jartzen batez ere norberak hausnartu dezan bai drogen inguruan, baita hauekin izaten dituen erlazioetan ere, arriskuak murrizteko estrategien inguruan eta zer esanik ez kontsumo baten aurrean erabakiak hartzeko gaitasunak eskuratzeko.
Hegoak elkarteak hezkuntzarako programa zabala du, arlo desberdinetan egiten du prebentzio lana; hezkuntza formalean eta ez-formalean ere, aisialdiko espazioetan adibidez.
Duela 11 urte sortu zuen Hegoak elkarteak Etxabeetako Programa eta gaur egun ere prozesu hezitzaileak sortzen dituzte gazteekin. Drogen inguruan informazio zehatza eta objektiboa eskaintzen dute, honekin batera hausnarketa motibatzen dute gazteekin norberaren barne ezagutzaren garrantzian, substantziekin izan daitezken erlazioak baldintzatzen dituzten faktoreengan, testu inguruaren eraginean eta legediaren inguruan zalantzak argitzen dituzte baita ere, aldi berean substantzien analisia eginez.
Hausnarketarako prozesuak drogekin erlazionatutako arazoen prebentzioaren ardatz nagusia dira baina aldi berean, arriskuak murrizteko, substantzien analisia egitea ezinbestekoa da. Izan ere, substantzien analisirako zerbitzuarekin, informazio zehatza lortzen da batez ere droga ilegalen kasuan konposaketaren ezjakintasunean arriskuak murrizteko, benetakotasunaren portzentajeak edo adulteratzaileak zeintzuk diren eta nola eragingo diguten edo zein arrisku izan ditzakegun jakinda, kontsumoaren aurrean erabakiak hartzen lagundu gaitzakeelako.
Substantzien eta beste zenbait gairen inguruan informazioa eskuratzeko, elkartera jotzeaz gain, Web orria ere lagungarria izan daiteke: www.hegoak.org
Arriskuen murrizketarako hezkuntza eredu honek, hausnarketa prozesuekin lagunduta, ahalbidetzen du bakoitzak bere erabakiak hartzeko baliabideak ezagutzea eta horiek abian jartzeko erraztasun gehiago izatea.