Gure helburua da gizarteari orokorrean Barañaingo gizarte berritzailea ezagutaraztea eta drogen kontsumoaren fenomenoan sortzen diren ideia berriak gaitasun kritikoaz plazaratzea.
Eredu kultural bat gizarteari orokorki azalaratzeaz gain, Barañaingo herritarrei ere gerturatu nahi dugu, izan ere, baliabide desberdinak ditugu aisialdiaren bizipenak, gazteen ikuspuntuak eta festa giroetako kulturan arriskuak murrizteko, modu honetan Barañaingo gizartea hausnarketa egitera animatzeko.
Gure proposamena da gaitasun kritikoa zabaltzea, ideia berriak sortzeko eta aldi berean hausnarketak aisialdi giroetan egin daitezen. Horregatik Barañain gizarte aktiboa izatea, eraldatzailea eta osatzen dugun pertsonen arteko erlazioak hebestea ere nahi lortu nahi dugu.
Hegoak elkartean parte hartzeko modu ezberdinak eskaintzen ditugu izan ere, Barañaingo kultura parte hartzailea izan dadin, hainbat jarduera luzatzen ditugu.
Oraingo honetan, Droga kontsumoan Arriskuak Murrizteko Kartel Lehiaketa proposatzen dugu. Ideia nagusia da norberak, edo taldeak, kartel bat sortzea droga kontsumoan arriskuak murrizteko behar dituen elementuekin, norberak gai honen inguruan hausnartutakoari buruzko ideiekin, taldeka egindako eztabaidak, sortutako ideiak, norbere ezaguerak, etab.
Kartel bilketa posta elektroniko bidez egingo da, hortaz, hegoakdrogas@gmail.com helbidera bidali beharko dira abenduaren 9a baino lehen. Kartelaz gain, 3 lerroko laburpen bat ere eskatzen da, azalduz zertan datza kartelak eta egilearen izen abizenak eta adina.
Kartel sarituak Hegoak elkartean ematen diren tailer eta hitzaldietan aurkeztuko dira eta hitzaldiak emateko ere material bezala erabiliko dira. Baliteke ere, kartelak Hegoak Aldizkarian ere agertzea.