Hegoak elkartea Heroinaren kontsumitzaileen senide eta lagunek sortu zuten 1994ean. Momentu horretan, errealitate konkretu bati erantzuna eman nahi izan zioten; Barañaingo pisu batean, Gizakia Helburuko errehabilitazio programan zeuden pertsonen senideen beharrei laguntza eskaintzea. Hortaz, esan dezakegu, Hegoak elkartea sortu zuten pertsonak, heroinari mendekotasun handia zioten pertsonen senide eta lagunak zirela.
Hau horrela izanik, 2000. urtean, Hegoak elkartea bere filosofia eta esku-hartze programak momentuko errealitatera egokitzeko prozesu sakon bat hasi zen. Aldi berean, elkartean parte-hartzen zuten boluntarioen ezaugarriak aldatu ziren edonola ere, elkartea sortu zuten lagunak oraindik ere boluntario izaten jarraitzen dute.
Azken urteotan, Hegoak elkartearen jarduerak momentuko egoerara egokitzen dira, arriskuen murrizketaren filosofiatik, prozesu hezitzaileak eraikiz elkarrekin gogoeta egiteko drogen fenomenoaren inguruan eta erabakiak hartzeko prozesuan. Horrela, bakoitza bere errealitatez jabetu daiteke eta bere ongizatea bilatu, osasunerako onuragarri diren baliabideak ikasiz.
Boluntarioak Hegoak elkarteak bere helburuak bete ahal izateko garrantzi handikoak dira. Orokorrean pertsona gazteak dira zenbait guraso eta pertsona heldu ere badaude. Programa guztietan parte hartzen dute, Hegoak saiatzen baita beraien ezagutza eta interesei etekina ateratzeaz horrela lagun guztiak eroso sentitu daitezen gustuko dutena eginez.
Zertan datza boluntario izateak, Hegoak elkartean?
Hamabost egunez behin, bilerak egiten dira Barañaingo egoitzan. Hauetan liburuxka berriak prestatzen dituzte, zaharrak gaurkotasunera egokitu, eztabaidak, etab. lana denon artean egiten da.
Honetaz gain, boluntario batzuek, liburuxka horien diseinua egiten dute eta beste batzuek ere, urtean behin argitaratzen den aldizkarirako artikuluak prestatzen dituzte eta beste batzuek banaketa egiten laguntzen dute.
Sare komunitarioetan ere parte hartzeko aukera dute, gurekin elkarlanean diharduten elkarteekin.
Web orrian eta sare sozialetan ere boluntarioek garrantzi handia dute. Hauetan ekarpenak egiten dituzte, drogen fenomenoaren inguruan materialak bilatzen dituzte; ez bakarrik substantziei dagokienean baizik eta drogekin izan daitezkeen erlazioak baldintzatzen dituzten faktoreen inguruan ere; pertsona, testu-ingurua eta substantziak.
Bestalde, hasiera batean aurre-prestakuntza batekin eta ondoren beren kabuz, eroso sentitzen diren heinean, hitzaldi eta ikastaroak ere ematen dituzte eta “druida guneetan (festetako esku-hartzea)” ere garrantzi handikoak dira. Hauetan, informazio desberdina eskaintzen dute edota substantzien analisia ere egiten dute.
Formakuntza tailerra Hegoak elkartean
Hegoak elkartean, boluntarioentzako jarduerak egiten dira sentsibilizaziorako, baita formakuntza tailerrak ere, izan ere, oso garrantzitsua da Hegoak osatzen duten lagunek baliabide desberdinak izatea edozein droga kontsumok dituen arriskuen murrizketaren inguruan.
Boluntariotza eta parte-hartze soziala prebentzioa egiteko modu bat dira. Pertsonek interesa badute eta inplikatzen badira, bakoitzak bere egoerei aurre egiten ikasteko baliabideak garatu ditzake.
Hegoak elkartean boluntarioak izaten direnez eragile nagusietako bat, garrantzitsua da bakoitzak bere trebetasunak lantzea drogen fenomenoaren inguruan, izan ere boluntarioek programa guztietan parte hartzen dutenez, bai liburuxkak egiteko, sare sozialetan parte hartzeko, beste pertsonei arreta egiteko, nahiz tailer edo hitzaldiak ematerakoan, baita druida guneetan informazioa eskaintzeko eta substantzien analisiak egiteko ere… beti ere, norberaren ezaugarriak errespetatuz, bakoitzak bere baliabideak garatzea eta horiei etekina ateratzea da helburua ezagutza maila handitzeaz gain.
Udazken honetan boluntarioentzako formakuntza tailerra prestatu dute. Jo ezazu beraien egoitzara Barañingo kirolen etorbidea 6. Zkia 1B solairuan, edo hots egin telefonoz.
Oraindik ez bazara Hegoak elkarteko boluntarioa, orain duzu aukera!