Azken batean, egunerokoa antolatzea ez da lan erraza, izan ere, batetik gure gorputzaren erritmoa aldatu behar dugu; lo-aldiak, garaiz esnatzea, klasean adi egotea, etab. eta bestetik, gure denbora librea ere antolatzeko beharra izaten dugu.
Gure auzoan edo herrian hainbat jardueratan parte hartzeko aukera izaten dugu, baina gazte askok ere euren denbora lagun artean, modu lasaiean eta ahal den neurrian autogestionatuan egoteko aukera nahiago dute.
Barañainen zenbait bajera edo lokal ditugu. Espazio pribatu hauetan, gazteek euren arauak ezartzen dituzte, autonomiaz funtzionatu ahal izateko moduak, lagun artean egoten dira kanpokoen kontrolatik at. Bertan, beraien arteko erlazioak sakontzen dira taldea eratuz eta elkarrekin haziz, lokala bera, gazteentzako erreferentzia puntu bat izanik. Hortaz, elkarrekin egotea eta ezagutzea, dibertitzea, jolastea, antolatzea, materialak gorde, ikastea, etab. luze bat eskaintzen dute bajerek.
Bajera azken batean, Nafarroan eta beste zenbait herrialdeetan gazteentzako aisialdian dagoen hutsunearekiko erantzuna da.
Hegoak elkarteak duela lau urte egin zuen apostu bajerekin lan egiteari. Gazteek drogen inguruan informazio objektiboa eskuratzea ezin bestekoa da arriskuak murrizteko estrategiak lantzeko eta bajerak tokirik aproposenak dira horretarako. Izan ere, euren toki pribatuak dira eta ez dute gurasoen edo besteen presiorik. Hortaz, drogen fenomenoaren inguruan askatasun handiagoz hitz egin dezakegu, iritziak eman, eztabaidatu, zalantzak argitu, etab.
Gazteak ikastetxera eta gu bajeretara!
Irailan ohikoa denez, Hegoak Elkarteak bajeren proiektua habian jarriko dugu, aurten iruñerriko eta zehazki Barañaingo zenbait bajeretan izango gara talde desberdinekin, beti ere, informazio objektiboa eskainiz eta bakoitzaren iritziak errespetatuz.