Hiltzaileari omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2015ko aza. 3a, 12:23

Argazkian, Espainiako bi banderaren artean ageri den kartel barrenari erreparatu behar zaio: hor daude Espainiako armarria, uztarria eta geziak, San Andresen gurutzea eta beste bi ikur identifikatu ezin ditudanak. Kartelaren goialdean berriz, itzulpenarekin gezatu nahi ez dudan esaldi poetiko-martziala: “Que tu ejemplo y el resplandor de tu lucero, nos guíe en la lucha por España y en la unidad por todos los patriotas”.
Eskaintza hori Ladislao Zabalari zuzendua doa. Batallón Vasco Español zelakoaren sortzaileetariko bat bera, 231 urteko espetxe zigorra ezarri zion, zeinek eta Espainiako Auzitegi Nazionalak, zazpi hilketa eta bi saiakerengatik. Haren biktimen artean Tomas Alba, Donostiako zinegotzia, eta batez ere Astigarraga-Andoain inguru horretan harrapatzen zituzten beste hainbat.
Gaur arratsaldean Bilbon izango da Jorge Fernandez Diaz, Espainiako Barne Ministroa; Deustuko Unibertsitatean zehazki, terrorismoaren biktimak eta literatura lotuko dituzten jardunaldietan.
Bide batez, argazki erakusketa bat zabalduko dute; honen izenburua ere, hobeto doa espainolez: “En pie de foto internacional, la mirada de la víctima”. Diot nik, kazetariren bati otuko zaiola ministroari galdera egitea, Batallón Vasco Españoleko sortzaileak Madrilen jaso berri omen duen omenaldiaz, ala?

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!