Etxabetarrak

Erabiltzailearen aurpegia Elixabete Garmendia 2015ko urr. 6a, 12:48

BERRIAko azalean gaur argazki nagusi bat, familia argazki bat; Arrasateko etxabetarrak ageri dira bertan: Luis eta haren ilobak, Aitor, Ainhoa eta Olatz. Eskuetan poster bat enmarkatuta; ikurrinaren gainean, konposizio bat: Udalaitz mendia, haren barrenean Kanpazar gaineko Etxabe-enea etxea eta alboan gizon sasoiko baten argazkia; Iñaki Etxabe da –zen-; atzoko egunez duela 40 urte, Etxabe-eneako tabernan, tiroz hil zuten gizona, Luisen anaia bera, argazkiko beste hiruen aita.
Barruan, bi orriko erreportaje trinkoan, Enekoitz Esnaolak xehetasun guztiz kontatzen du kasua. Luisek egiten duen hilketaren errelatoak thriller baterako ematen du. Hilketa hori, gainera, etxabetarren aurkako beste eraso batzuen sokan zetorren. Ez zen azkena izan.
Etxabetarretan Juan Joxe zen ezagunena, ETAko buruzagi izana. Anaia hil eta gerora, 1978an, emaztea hil zioten eta bera larriki zaurituta geratu zen, Donibane Lohizunen egindako atentatuan. Triple A-k hartu zuen bere gain ekintza.
Iñakiren hilketa argitu gabe dago, baina Espainiako Justiziak jotzen du ez zela terrorismoko ekintza izan, eta hortaz, ez die kalte ordainik aitortzen etxabetarrei.
Justiziak bere buruari aurrizkia jartzen dion beste kasu horietako bat: in-justizia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!