Aurten ere BILTOKI irekita egonen da Txantreako festetan. Ostegunean,
ostiralean eta larunbatean,(apirilaren 30ean, maiatzaren 1ean eta
2an), toki goxo eta euskalduna bilatzen baduzu, ez izan dudarik: joan
eta eraman lagunak. Ongi pasatuko duzu, eta, bide batez, elkarteari
lagunduko diozu. Bokatak ere egonen dira.
Ostatua arratseko 8etatik goizeko 6ak arte egonen da irekita, eta
ostiralean eta larunbatean jantokian eserita afaldu dezakezu bokata
eta edaria bertan eskatuta. Ostegunean ere bokatak izanen dira.
Festak ere euskaraz bizi!