Aldaketaren aritmetika

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2016ko abe. 15a, 12:30

Navarrometroa argitaratu da, eta ez dago azpimarratzeko gauza berririk. Bagenekien aldaketa matematikoki oso ahula dela. 200 botoen aldea izan genuen aldaketaren aldekoek eta kontrakoek. Horregatik aldaketa mesfidantzaz begiratzen dutenek gerturatu eta irabazi behar ditugu.
Eta horretarako ezberdinen arteko elkarbizitza erraztu behar dugu, eta ardatz soziala jorratu. Anitza da gizartea, anitza da aldaketa eta anitzak gara gu ere. Beraz bestea mespretxuz tratatzen dugun bakoitzean, elkarbizitzaz gain, aldaketa ere ahultzen dugu.
Bestearen posizioan jarri behar gara, argi dago Euskera hizkuntz gutxitua dela, baina gaztelera arrotza dela, kanpoko hizkuntza dela edota inposatutako hizkuntza dela esaten dugun bakoitzean bide txarretik goaz. Berdin zait nor den arbuiatua izan dena, garrantzitsuena da mespretxuekin amaitzea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!