Ikurrak hustutzen

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2016ko abe. 1a, 12:42

UPNkoek badakite nola erabili nafarren nortasuna nafarron kontra. Beti egin dute hori. Baina ez da bitxikeri bat, hori ez da mingarriena: lotsagarriena da nafar ikurra erabiltzea hemen bizi eta lan egiten dutenen eskubideak ahaztuz.

Zertarako foruak, zertarako esentziak, zertarako nafar harrotasuna, hemen ere etxekaleratzeak errazten baditugu; zertarako ereserkia eta kateak, kate horiek 100.000 nafar pobrezian itotzen bait dute.

Nafartasuna askotan nafarrerismo hutsa da. Nola aldarrikatu autogobernua gero konstituzionalaren epaien bila bagabiltza.

Esparza eta UPNk mailu batez bezala kolpatzen gaituzte nafar nortasunez abenduaren hirua gerturatzen denean. Nere zalantza existentziala hurrego hau da: beraien ospakizunekin bat egin, egun berean, bestelako ekitaldia antolatuz edota beste ospakizun zabalagoak eta laikoak bultzatu. Hori ere hegemonia kulturala eta politikoaren erronka da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!