Aldaketa errotzea

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2016ko aza. 17a, 12:27

Garai honetan, gehienen kezkekin bat egiteko gaitasuna izan behar dugu ezkerreko gizarte-taldeetakook eta eskakizun sozial interesgarrienak sustatu behar ditugu.
Lan sozial eta instituzionalean, urteen poderioz eskuinak hondatutako gizarte-ehunaren berreratzea lehenetsiko du, eta horretarako, garrantzitsuak dira ideia sinesgarriak, jende ausarta eta baloreak dituena.
Horregatik,erronka izugarria dugu aurrean, Nafarroan 40 urte luzez iraun duen inertzia hausteko aukera dugu, identitate erabat ezberdina duten bi blokeren arteko enfrentamendua arriskuan jarri beharra dugu. Mugaldekoak gara, eta pluraltasunaren alde egiten dugu beti, nahasketak aberastu egiten baikaitu.
Inork ez liguke barkatuko Nafarroako ezkerrekoen kultura berritzeko aukera politiko paregabea ematen digun une hau ez aprobetxatzea. Gure eremu sozial eta instituzionala erakargarri eta librea izan dadin, begirada eta jarrera berriak sendotzeko gai izanen dena. Horrela lortuko dugu aldaketa errotzea, ez bestela.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!