Artzapezpikuaren harriak

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2016ko aza. 3a, 12:19

Harriak dira, artzapezpikuaren iritziz, gauzarik garrantzitsuena. Harriak memoria demokratikoaren gainetik, harriak minaren aurretik, harriak familia errepublikarrak baino lehenago.

Artzapezpikua erdi arora begira beste behin. Orain amarru formalak Mola eta Sanjurjo hobitik ez ateratzearren. Bera erahiltzaileen alde eta biktimen contra beste behin.

Fernando Sebastian, intsumisioaren kontra agertu zitzaigun 90.ko hamarkadan. Geroago, 2003an, Parlamentuak egindako memoria historikoaren aldeko deklarazioari aurre egin zion ere. Beraz, berriro ere, aldaketarik ez.

Jerarkia katolikoaren jarrera ikusita, Iruñeko udalak zein udal taldeek protesta egin dute. Baita, noski, memoria eta senitartekoen elkarteek. Baina gor dabil artzapezpikua, gor eliza, beste behin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!