Sinboloak

Erabiltzailearen aurpegia Joseba Ezeolaza 2016ko urr. 6a, 09:54

Bi sinbolo mota daude gure kaleetan: geureak eta besteenak. Tratamendu bera ematen diegu?
Senyerak eskuetan, independentisten kate bat Joan Prim i Prats jeneralaren zaldizko estatua inguratzen dute. Independentziaren erreibindikazioa beste herrien independentziaren kontra eta esklabutza mantentzeko gogor aritu zuen Prim jaunak.
Senyerak ere Cristòfor Colomen estatuaren inguruan. Bere itzala ere ez dute sentitzen herrien askatasuna eskatzen dutenek. Eta horrela fortuna handiak egin zituzten Joan Güell i Ferrer, Eusebi Güell, Antoni López i López, Jaume Girona, Manuel Amat i Junyent…, eta holako esklabisten oroitarri eta beraiei lotutako hainbat eraikuntzen artean, diadaren desfilea aurrera doa inolako estropezurik gabe.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!