Richard Straussek“Salome” opera ezaguna idatzi zuen. Libretoaren oinarria Oscar Wilderen testua da. Erotismoa, krimena, mundu kristaua, fidelitatea, fanatismoa eta gehiago lotzen dira. Bere garaian eskandalu izugarria sortu zuen. Artelana liluragarria da.
Hamaika pasarte gogoangarriak ditu. Agian mundu zaharra ahazteko joera dugulako edo mundu berria ez ikusteko, batekin trabatu naiz. Ez dakit zergatik. Salome eta Jochanaan, hau da Joan Bataiatzailea, ari dira. Hemen libretoak diona:
Jochanaan: Egizu atzera!, Babiloniako alaba/ Emakumearekin etorri zen gaitza mundura/ Ez mintza! Ez dizut entzun nahi!/ Jainkoaren ahotsa entzuten dut bakarrik,/ nire Jaungoikoarena.
Salome: Ai ene! Zergatik/ ez nauzu begiratu Jochanaan?/ Zure begiak/ Jainkoa ikusteko bendaz estali dituzu/ Ongi da!/ Zuk zure Jainkoa ikusi duzu Jochanaan,/ baina niri, bai niri, ez nauzu sekulan ikusi./ Ikusi izan baninduzu, maite izango nindukezu./
Batzuetan Salome gara. Batzuetan Jochanaan.