Adolfo Araiz Lesakan: "Benetako aldaketa bermatuko dugu, makillajerik gabe, B planik gabe!"

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Nafarroa 2015ko mai. 19a, 09:34

Bortzirietako xirimiriak ez zituen aldaketa nahiak gelditu eta Lesakako plaza bete egin zen EH Bilduko ekitaldian. Bertsotan iragarri zuzen Adolfo Araiz presidentegaia, igandean aldaketa etorriko dela kantatuz. Araizek azken esfortzua eskatutako zien bortziritako herritarrei, igandea bitartean ahalik eta bozka gehien biltzeko "igandean EH Bildu indartsua behar dugu, gu garelako aldaketa errealaren berma, benetazkoa, makillajerik gabe, B planik gabe!" adierazi zuen Adolfo Araizek, zentzu honetan Geroa Bairi zuzendu zion mezua Araizek, "oraindik PSNrekin aldaketa posible dela uste dute, historiak erakutsi digun moduan PSN ez da aldaketarako fidagarria!".

"6 egun ditugu oraindik aurretik aldaketa erreala bermatuko duen indarra biltzeko" adierazi zuen Araizek "herriz herri, etxez etxe, eta baita tabernaz taberna eta kuadrilaz kuadrila, EH Bilduren bozkak biderkatu eta hautontziak bete behar ditugu!".

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!