Auzolanaz zabalduko ditugu EH Bilduko papeletak Nafarroa osoan

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Nafarroa 2015ko mai. 18a, 12:10

Azken egunotan erronka berri bat dugu mahai gainean. Oztopoak izaten ari gara euskal herritar guztiengana iristeko, gure boto-txartelak etxe guztietara helarazteko.

Herri eta eskualde batzuetan ohiko sistemen bidez etxe guztietan Nafarroako Parlamenturako boto-txartelak egoteko zailtasun ugari daude. Gogor salatu nahi dugu, Hauteskunde Batzorde desberdinek boto-txartelak behin-betiko onartzeko oztopoak baino ez dituztela jarri eta bere erabakiak atzeratu dutela banaketa prozesu osoa. Halaber, posta bidezkoan ere hainbat tokitan EH Bilduren boto-txartelak ez dira ailegatzen.
Argi dugu aldaketa Nafarroan abian jartzeko behar beharrezkoak diren bozak ekidin nahi dituztela. EH Bilduren bozak ez dituztela ikusi nahi boto-ontzietan. Denok dakigu lehia estua dagoela erregimenari agur esateko eta aldaketarekin hasteko, garai berria hasteko. Eta denok badakigu ere, erregimenak edozein gauza egiteko prest dagoela, EH Bilduren bozak ekiditeagatik.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!