Maiatzaren 9an Aldaketaz beteko dugu Anaitasuna

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Nafarroa 2015ko api. 23a, 10:16

Kaletik, parlamentura eta gobernura. Azken urteotan gizarteak, eragileek eta taldeek eskatutako aldaketa, instituzioetara pasatzeko ordua da. Horretarako kalearen indar guzti hori bildu nahi du EH Bilduk agerraldi jendetsu batean. "Gizartearen indarra jaso nahi dugun ekitaldia izanen da" adierazi du Adolfo Araiz EH Bilduko Nafarroako presidentegaiak "murrizketak, langabezia, Vascuencearen legearen zonifikazioa, urteetako bazterkeria...jasan duten guztien aldaketa ilusioak batuko dituen jardunaldia".

Maiatzaren 9an, hauteskunde kanpainako lehen asteburuan eginen du EH Bilduk bere ekitaldi nagusia, Anaitasuna pabilloia betez. "Aldaketaren indar eta ilusioarekin hasi nahi du kanpaina EH Bilduk" adierazi du Adolfo Araizek "horrexegatik lehen unetik indar metaketa suposatuko duen ekitaldia planteatu dugu". Adolfo Araizekin batera, Anaitasunan izanen dira EH Bilduko beste hautagai nagusiak, aldaketaren alde agertu diren gazte, eragile social eta taldeekin batera, aldaketaren festa izanen den ekitaldian. "Orain da unea Nafar guztiok garaile eginen gaituen aldaketa lortzeko, orain da unea azken indarrak bildu eta aldaketaren alde jartzeko" esan du Araizek.

Osorik irakurri

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!